comité de quartier JONCAUX - INTZURA auzobatzordea

documentation à lire - irakurtzeko dokumentazioa

auzo-batzordeen hitzarmena

AU Z O- B A T Z O R D E E N HI T Z A R M E N A

Auzo-batzordearen osaketa. Honako pertsona hauek izan daitezke auzo-batzordearen kideak:

- Auzo-batzorde auzapezordea eta auzoan bizi den bere ordezkaria
- Auzoko biztanleak
- Auzoko eragile sozial edo ekonomikoak
- Auzoko elkarte bakoitzeko ordezkari bat.

1. artikulua - Auzo-batzordearen antolaketa
Izena eman duten kideek osatzen dituzte auzo-batzordeak, eta biztanleek aztertu
nahi dituzten gaiak bilduko dituzte. Informazio hori pertsona batek zentralizatuko du; udalaren ordezkariaren solaskide nagusia izanen da.

2. artikulua - Auzo-batzordea zer den eta zein esparrutan arituko den
Auzo-batzordea informatze, hitzartze eta integratze lekua da. Auzoari dagozkion gai guztiak bertan aipatzen ahal dira.

-Biztanleen ohar eta iradokizunak biltzen ditu eta udalari helarazten dizkio, auzo-batzorde
auzapezordearen bitartez,

-Herriko Etxeak kontsulta egiten dio, auzoari dagokion edozein udal proiekturi buruz,
-Auzoko bizia hobetzeko edozein proposamena egin dezake,
-Biztanle berri guztien harreran eta integrazioan parte hartuko du,
-Interes orokorreko edozein gaiaz jabetzen ahal da.

Auzapezak auzo-batzordeari kontsulta egiten ahal dio honako kasu hauetan:
- Herri osoko edo auzo batzuetako lurraldeantolaketa proiektuei buruz. Proiektuak auzo-batzordeari ahal bezain goiz aurkeztuko zaizkio, azken erabakia eta burutze-fasea
baino lehen. Bere gogoetaz, auzobatzordeak zuzenketak proposatzen ahalko ditu proiektu
bakoitzarentzat.

-Auzoan egin behar diren eguneroko lanei buruz Herriko zerbitzu eskudunek programatu lanak auzobatzordeari ahal bezain goiz aipatuko zaizkio. Bere kideek auzoko bizitzaz eta biztanleen
kezkez duten ezagutzari esker, auzo-batzordeak iradokizunak egiten ahalko ditu.

Azken erabakia Herriko Kontseiluarena izanen da.

3. artikulua - Herriko Etxearen engaiamenduak
-Aurreikusiak diren proiektuak auzo-batzordeari aipatzea, auzoetan informazio eta adoste
ahal bezain zabala antolatzeko aukera ematen duten epeak errespetatuz,
-Ahal bada, auzo-batzordearen kideak bil daitezkeen lokala eskaintzea,
-Auzo-batzordearen galdera guztiak kontutan hartzea, eta auzapezordeei eta zerbitzu
eskudunei helaraztea, edozein erabakia hartu aitzin,
-Eginen diren galderen segimendua ziurtatzea, eta ahal bezain laster erantzuna ematea.

4. artikulua - Bilkurak
Auzo-batzordea auzo-bilkura publikoa iragan aitzin bilduko da. Horri esker, gaizerrenda finkatzen ahalko da. Bilkuraren helburua auzo-bilkura prestatzea izanen da. Auzo-bilkura publikoan, proposamenak kontutan hartuko dira, biztanle gehiago parte hartuko dutelarik. Batzordeak informaturik, beren iritzia ematen ahalko dute.
Auzo-batzorde guztien urteko bilkura bat aurreikus daiteke.

5. artikulua - Zatiketa geografikoa
Zatiketa definitu da. Zatiketa hau urteko bilkuran aldatzen ahalko da, Herriko Etxearen eta auzo-batzorde ezberdinen arteko adostasunean. (ikus erantsiriko mapa)

6. artikulua - Neutraltasuna
Auzo-batzordea auzoaren interes orokorraren alde ari da, erlijio eta
politika-neutraltasun osoa errespetatuz.

Auzo-batzordea,
Auzo-batzorde auzapezordea eta bere ordezkaria,